MARTXAN HERRIRA

 

Zornotzatik abiatuko dugu martxa apirilaren 13an, arratsaldez. Bertan, motxilak eta gainerako kontuak biltzeko zakuak eskeiniko dira, zuzenean Igorrera garraia ditzagun. Hiru laguneko zaku bat egongo da. Horrez gain, kapin dendak ere furgonetan eramango ditugu.

Taldean aterako gara, guztiok batera, martxan. Ibilbidean, gainera, geldialdiak egingo ditugu. Garrantzitsua izango da martxa ez aurreratzea, elkarrekin egingo baitugu garaipenerako bidea!

Berezitasunen artean, ibilbidearen zati bat gauez egingo dugu. Lasai, dena kontrolpean dago!