INFO GUNEA

EKIMENAREN NONDIK NORAKOAK

Berezia izango da aurtengo udaberriko ekimena. Lehenenego aldiz, martxa eta topagune arteko eskaintza da egin duguna. Honek, antolakuntza eta parte hartzean ere berezitasunak izango ditu. Izan ere, Zornotzatik atera eta Igorren gure kanpin dendak muntatu arte kontutan izan beharreko zenbait puntu aurkitzen ditugu.

Euskal Herriko puntu ezberdinetatik Zornotzara iristen garenean, motxilak eta gainerako kontuak biltzeko zakuak eskeiniko dira; hiru lagunentzat bana. Horrez gain, kapin dendak bilduko ditugu zuzenean Igorrera eraman ditzagun.

Igorrera iristean, Akelarrea egingo dugu. Dantzaren lehen pausoz, pausatuko ez den dantzaraino. Honen ostean, gaueko 01:00ak arte zabalik egongo diren kontsignetara joango gara Zornotzan utzitakoak jasotzera. Gero, akanpalekura joan eta tokia hartu ostean, gune ezberdinetan aisialdirako aukera egongo da (aurki egitarau osatua).

 

BONO ETA SARRERAK

Aurten, bi sarrera mota ditugu salgai. Batetik, 35€ren truke hiru egunetako egitaraua, akanpalekua, dutxak eta gainontzeko eskaintzaz gozatzeko aukera izango duzue. Bestetik, Gune Nagusiko kontzertuez gozatu eta akanpalekuan lo egiteko aukera emango dizuen 15€ko sarrerak egongo dira. Azken hauek egun bakarrerako balioko dute; ostirala edo larunbaterako alegia.

Salmenta puntuei dagokionez, bonoak (35€) Euskal Herriko txoko ugaritan daude salgai. Eguneko sarrerak, aldiz, toki jakin batzuetan soilik aurkituko dituzue.

Hemen dituzue salmenta puntuak.

OHARRAK / BERRIKUNTZAK / KONTUTAN IZAN BEHARREKOA

· Autoentzako parking bat egongo da, baina herria txikia denez garraio publikoa erabiltzea lehenesten dugu. Martxa egitearekin batera, noski!

· Furgonetan lo egin nahi duzuenontzat parking bat egongo da, bertara bonoarekin soilik sartu ahal izango da.

· Herria eta herritarrak errespetatzea ezinbestekoa izango da.

· Zaborraren bilketa selektiboa egingo dugu.

· Ez da inongo eraso sexista, homofobo edota arrazistarik onartuko.